Aitor Ugarte aramaioarra da Arabako eskolarteko txapelduna

Bizkaie! 2018-05-14 09:37   Bertsolaritzea

Bigarren saria Aroa Arrizubieta gasteiztarrak eskuratu dau.

Asteburu honetan egin dabe Arabako eskolarteko txapelketako finala Legutioko Kultura Etxean. Bertan sei bertsolari ibili dira kantuan oholtza ganean: Aroa Arrizubieta eta Mikel Martin gasteiztarrak, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi aramaioarrak, Beñat Cano aguraindarra eta Markel Yoller illarduiarra.

Arduradunek dinoenez, Kultura Etxea ganezka egon zan zapatuan, danetara 120 gazte batu ziran eta goizean goizetik, Aiaraldea, Gorbeialdea, Errioxa, Arabako Lautada eta Gasteizko hainbat taldek giro beroa jarri eben, 10:30etatik aurrera proiektatutako 18 bideoklipakaz. 

Izan be, egun berean, bideoklip lehiketea eta Arabako Eskolarteko txapelketea egin zituen.

Bat-bateko saioan, gazteen intereseko gaiak izan ziran nagusi. Honeek izan ziran bertsolariek egin behar izan zituen lanak: hiruna zortziko nagusian, beste horrenbeste zortziko txikian, puntu banari erantzun eta bakarkako gaiari bertso bina.

Oihane Perea 2017ko Arabako bertsolari txapeldunak banatu zituan sariak gazteen artean eta Aitor Ugarte Aramaioarrari jarri eutsan txapela. Irabazleak Xabiri, anaia bertsolariari, eskaini eutsan saioa, berak emondako aholku eta animoei aitamena eginez.

Bigarren postuan aldiz, igazko txapeldun Aroa Arrizubieta geratu zan. Bertsolari bi honeek izango dira bagilaren 10ean egingo dan Euskal Herriko txapelketan parte hartuko dabenak.

Egunari amaierea emoteko herri bazkaria egin eben Legutioko ikastolan eta horren ostean, bideoklipen sari banaketa ekitaldia be izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu