Elortegi, Ormazabal eta 'Abarkas', asteburuan irabazle
2018-05-14 10:04 BertsolaritzeaHiru saio jokatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasean.
Asteburu oparoa izan da azken hau Bizkaiko bertsozaleentzat, Udabarriko Faseko hiru kanporaketa jokatu dira eta. Elorrion izan zan lehenengoa, zapatuan, eta Ander Elortegik irabazi eban. Beste biak domekan jokatu ziran, Getxon, eta Peio Ormazaal eta Eneko Abasolo Abarkas izan ziran nagusi.
Elorrioko Arriola antzokiko kanporaketan, epaileek 178,5 puntu emon eutsiezen Ander Elortegi irabazleari. Bigarren Aitor Esteban izan zan (159,5) eta hirugarren, Iker Uriarte (154). Unai Agirre laugarrenak 148,5 puntu batu zituan, Jon Aranok 142 eta Ander Anakabek 141.
Saioan gai emole Xabier Sainz de la Maza ibili zan. Epaimahaian Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena eta Miriam Juaristi Urizar egon ziran eta idazkari Itziar Basterretxea Olarreaga izan zan.
Domekan, Getxon, saio bikotxa Fadura kiroldegian. Goizeko kanporaketan, Peio Ormazabal izan zan nagusi, baina puntuetan bigarrena, Gorka Pagonabarraga, ez eban urrun izan. 170 emon eutsiezan lehenengoari, 167 bigarrenari. Ibai Amillategik 162 batu zituan, Eneko Aldanak 158,5, Josu Landetak 150,5 eta, amaitzeko, Axier Goñik 139,5.
Arratsaldean, ostera, Eneko Abasolo Abarkas besteen aurretik, epaileek emondako 175 puntuei esker. Iñaki Iturriotz izan zan bigarren, 163 puntugaz. Ondoren geratu ziran Garazi Navarro (151), Jone Larrinaga (150,5), Mikel Galarza (145,5) eta Beñat Romero (144).
Fadurako lehenengo saioan Zihara Enbeita izan zan gai-jartzaile, eta arratsaldekoan, Itxaro Juaristi. Epaimahaian, saio bietan, honeek: Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar, idazkari Itziar Basterretxea Olarreaga.
Hurrengo saio biak Areatzan eta Erandion jokatuko dira, zapatuan eta domekan, hurranez hurran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!