Arantxa Urretabizkaiaren 'Koaderno gorria' eslovenieraz kaleratu dabe

Bizkaie! 2018-05-11 10:19   Kulturea

Itzultzaile barriak programan parte hartutako Barbara Prgelj-ek itzuli dau elebarria.

Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno Gorria elebarria eslovenieraz irakurri leiteke dagoeneko, Itzultzaile barriak programan parte hartu eban Barbara Prgelj itzultzailearen lanari esker. Programa honen barruan, ganera, euskal idazlearen liburua bulgarierara be itzuli da, Maria Patxkovaren eskutik.

Donostia 2016-kEtxepare Euskal Institutua-k eta EIZIE-k sustatutako egitasmo honi esker, atzerriko itzultzaileek Zornotzako Barnetegian hainbat egonaldi egiteko aukerea izan dabe, euskerea bizi eta ikasteko. Helburu nagusia parte hartzaileen itzulpenetan euskerea, zubi nahiz sorburu modura, erabili ahal izateko hizkuntza gaitasuna lortzea izan da. 

Hau ez da Pregelj-ek programearen barruan itzuli dauen lehen lana, izan be, Bernardo Atxagaren Xola eta Ameriketako izeba be itzuli eban eslovenierara.

Pregelj Nova Gorica Unibersidadeko irakaslea eta literatura itzultzaile esloveniarra da. Egile askoren lanak itzuli ditu gaztelaniatik, galegotik zein katalanetik eslovenierara, Miguel de Unamuno (Življenje don Kihota in Sanča), Federico García Lorca (Metuljkin urok) eta Gabriel Martín i Roig (Slikanje človeške figure) dira horreetako batzuk.

Itzultzaile barriak programearen ganeko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu