Amuriza, Unai Egia eta Txapelpunk Euskal Eskola Publikoagaz bat

Bizkaie! 2018-04-27 11:32   Euskerea berbagai

Zapran gagoz! lelopean, bagilaren 3ko jaiko abestia sortu dabe.

Argazkia: Euskal Eskola Publikoaren Jaia | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditue. Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak idatzi ditu berbak eta musikea ipini deutsie Iñigito Txapelpunkek eta Unai Egiak. Bideoklipa Xabier Villalbak egin dau. Deskargau bideoklipa hemen.

Bideoklipa Lekeition grabau eben apirilaren 16tik 19ra, Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartuko dauen herrian. Hango eskola publikoko neska-mutilak arduratu ziran koruak egiteaz eta herriko beste eragile askok be parte hartu eben. Abestia, ostera, Mutrikuko AME estudioetan grabau dabe.

Aurtengo leloa, Zapran gagoz!, da Xabier Amurizak idatzitako berben abiapuntua, marinelek erabilitako esamolde batetik hartua. Lekeitiok itsasoagaz dauen loturea azpimarratzen dau abestiak, baita ikastearen plazerraren aldeko aldarria be. Hori guztia, era zorrotz eta zuzenean adierazoten dau Amurizak.

Abestia aurkezteko ekitaldian egon dira, egileakaz batera, Maitena Gerrikaetxeberria (Lekeitioko eskolako guraso alkarteko presidentea), Xabier Iturbe (Lekeitioko eskolako zuzendaria) eta Lurdes Imaz (EHIGEko koordinatzailea).

Hona hemen Amurizak idatzitako abestia:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu