Bi Bala taldearen agurra

Bizkaie! 2018-04-27 09:39   Musikea

Istripu baten ondorioz, Lazkaon eskaini behar eben kontzertua bertan behera geratu da.

Agur gazi-gozoa Bi Bala taldeak sare sozialen bidez iragarri dauena. Laukotearen ibilbidearen hasieratik, Bergarako gaztetxean lehenengo kontzertua emon ebenetik bost urte bete diran honetan heldu da taldea bertan behera ixteko albistea: Laga egingo dogu, eskerrik asko bost urte eder honeetan lagun izan zaituegunoi, dinoe.

Laukoak gaur eban bere azken kontzertua eskaintzeko asmoa Lazkaon, baina taldekide baten istripua tartean dala, euren asmoa zapuztua geratu dala adierazo dabe mezu labur baten bidez. Halandabe, azken kontzerturen bat egitekotan, sare sozialen bidez iragarriko dabela azpimarratuz etorri da agurra.

Taldea 2013an sortu zan eta ordutik hona hiru disko kaleratu ditu: Azkena, Arazo modernoak igazko zemendian argitaratu eben.

Urte honeetan guztietan, Euskal Herrian emon ditue kontzertuak batez be, baina Alemanian eta Japonian be ibili dira biran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu