Amaiur Atxak irabazi dau Bizkaiko Eskolartekoko azken kanporaketea
2018-04-26 08:29 BertsolaritzeaBalmasedako finalean kantauko daben zortzi bertsolariak nortzuk izango diran zehaztu da.
Lemoan jokatu zan bart Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken kanporaketea. Lehian izan ziran sei bertsolari gazteen artean, Amaiur Atxaren lana nabarmendu eben epaileek eta hari emon eutsiezan puntu gehien. Hortaz, saioa irabazi eban eta finalerako txartela eskuratu.
Amaiur Atxagaz batera, beste bost bertsolari gazte honeek kantau eben Lemoan: Maddi Zabalok, Maria Atutxak, Urko Iurrebasok, Oier Mendiolagoitiak eta Unai Intxaustik. Epaimahaian Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Juanjo Respaldiza egon ziran eta idazkari Ione Narbaiza izan zan.
Honenbestez, maiatzaren 5ean, Balmasedan jokatuko dan finaleko parte-hartzaileen zerrendea osotu da: Zortzi bertsolari lehiatuko dira, lau saioetako irabazleak eta puntuazinoz sailkatutako beste lau; ondokoak dira finalistak: Maite Sarasola, Iruri Altzerreka, Peru Irastorza, Amaiur Atxa, Ander Sarriugarte, Bittor Altube, Gorka Pagonabarraga eta Maddi Egiguren.
Maiatzaren 5ean, egun osoko jaia egingo dabe Balmasedan: Goizeko 10:00etan Eskolarteko idatzizko finala hasiko da frontoian eta 11:30ean, ostera, bat-batekoa, Klaret antzokian. Bazkariaren ostean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa bat jokatuko da. Bazkarirako txartelak salgai dagoz Bertso Sarrerak atarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!