Peru Irastorzak irabazi dau Eskolartekoko hirugarren kanporaketea
2018-04-25 09:57 BertsolaritzeaHamaika bertsolari gaztek parte hartu dabe Erromoko saioan.
2018ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako hirugarren kanporaketea jokatu zan atzo, martitzena, Getxoko Erromo auzoko kultura etxean. Bertsolari asko egon ziran oholtzan, hamaika hain zuzen, eta Peru Irastorzak batu eban puntu gehien. Hortaz, finalerako txartela eskuratu dau.
Irastorza irabazleagaz batera, honeek hamarrak ibili ziran kantuan: Oihan Diaz, Hegoi Larrazabal, Jare Torralba, Mikel Arrate, Izaro Gascon, Peio Lago, Txomin Aiartza, Amets Zulueta, Oier Errementeria eta Olaia Calcedo.
Gai-emole lanetan Beñat Vidal ibili zan, eta epaileak Leire Etxebarria, Alaitz Etxanobe eta Juanjo Respaldiza izan ziran; idazkaria, Jone Antsotegi.
Eskolarteko Txapelketeak lau kanporaketa izango ditu. Lehenengo hirurak jokatuta, azkena baino ez da falta. Gaur bertan, hilak 25, jokatuko da, Lemoako Jubiladuen ganeko aretoan, 17:00etan. Finala, ostera, maiatzaren 6an izango da, Balmasedako Klaret antzokian. Kanporaketetako lau irabazleek eta puntuazinoaren araberako beste lau bertsolarik kantauko dabe hor.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!