Maite Sarasolak irabazi dau Bizkaiko Eskolartekoko lehen kanporaketea

Bizkaie! 2018-04-20 09:56   Bertsolaritzea

Deustun jokatu da saioa.

Argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea atzo, eguena, hasi zan, Deustun lehenengo kanporaketea jokatuta. Maite Sarasola izan zan irabazlea eta, hortaz, finalerako txartela eskuratu dau. Beste hiru kanporaketa be jokatuko dira.

Deustuko saioan bederatzi bertsolari gaztek kantau eben; Maite Sarasola irabazleagaz batera, honeek egon ziran oholtzan: Maddi Egiguren, Gerizeti Zubiaurre, Maider Altuna, Garikoitz Manzisidor, Iker Portillo, Iban Espilla, Koldo Villanueva eta Gari Morgado. Gai-emoilea Enare Muniategi izan zan, epaileak Leire Etxebarria, Beñat Romero eta Juanjo Respaldiza, eta idazkaria, Ione Narbaiza.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak beste hiru kanporaketa izango ditu: Apirilaren 23an, Durangoko Kurutziaga ikastolan; 24an, Erromoko Kultur Etxean eta 25ean, Lemoako Jubiladuen ganeko aretoan. Saio guztiak 17:00etan hasiko dira.

Kanporaketa bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalean kantetako, eta azken saio horretan egongo diran beste lau bertsolariak puntuazinoaren arabera erabagiko ditue. Finala maiatzaren 6an jokatuko da Balmasedako Klaret Antzokian.

Azken buruan, finaleko egunean egongo dan bazkarirako txartelak Bertso Sarrerak atarian eskuratu ahal izango dira laster.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu