Euskal kantagintzearen ondareaz gogoetea Xenpelar jardunaldietan

Bizkaie! 2018-04-19 08:27   Bertsolaritzea

Apirilaren 27an izango da hitzordua, Amasa-Villabonan.

Argazkia: Mintzola | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal kantagintzeaz berba egingo dabe aurtengo Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietan, alor horretako ondareak interneten dauen presentziaz eta izan leikenaz gogoetea egiteko asmoz. Irudikatu geinke danontzat baliogarria izateko moduko kantutegi bateratu bat? Zelakoa litzateke? galderak izango dira topaketearen ardatza, Mintzola Ahozko Lantegiak jakitera emon dauenez.

Apirilaren 27an, goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia, berba egingo dabenetako bakotxak bere proiektuak eta zereginak azaltzeko tarteagaz. Ondoren, danen arteko mahai-ingurua be egongo da. Eusko Ikaskuntzako Amaia Cuende, Eresbil Musikearen Euskal Artxiboko Jon Bagues, Labayru Fundazinoko Igone Etxebarria, Itziar Irigoien umeen abesbatzetako zuzendaria, Pantxix Bidart kantaria eta Maider Bedaxagar kantaria.

Mintzolaren egoitzan, Amasa-Villabonako Subijana Etxean, izango da jardunaldia. Saio edegia izango da, interesa dauen edonork hartu leike parte, sartzea doban da. Saio edegiaren ondoren, hizlariek eta hainbat egitasmotako ordezkariek lan saioa egingo dabe alkarregaz.

Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak dokumentazino alorraren inguruko eta, batez be, Euskal Herriko dokumentazino gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazoteko helburuagaz sortu ziran. Mintzolagaz alkarlanean, antolatzaileak dira Labayru, Eresbil eta Eusko Ikaskuntza. Laguntzaileak EHUko Mikel Laboa Katedrea, Badok eta ALDEE dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu