'Bihotzetik sortutako ideak' nagusi 2017ko Azkue Literatura sarietako poema eta ipuinetan

Bizkaie! 2018-04-18 13:18   Euskerea berbagai

Idazle gazteen sakontasuna azpimarratu dau epaimahaiak.

Argazkia: Euskaltzaindia | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskaltzaindiak gazteentzako Azkue Literatura Sariak banatu ditu goizeon, Bilboko egoitzan egindako ekitaldian. Andres Urrutia euskaltzainburua eta Gorka Martinez BBK Fundazinoko burua egon dira sari-banaketan. Akademiak eta BBK-k 1991tik antolatzen daben lehiaketearen helburua idazle gazteak literaturearen mundura erakartea da. Genero bi saritzen ditue, narrazinoa eta poesia. Genero bakotxak maila bi ditu: A mailea (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B mailea (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

Danetara, aurtengo lehiaketan 151 testu aurkeztu ditue gazteek, igaz baino pixka bat gitxiago. Parte-hartzaileen artean lan politak eta sakonak egon dirala nabarmendu dabe epaimahaikideek. Idazle gazteek bihotzetik sortutako ideak darabizela azpimarratu dabe. Gizartearen arazoak, kezkak eta pozak gazteek be bete-betean bizi dituela nabarmena da testuetan: Immigrazinoa, gaixotasunak, norbere buruaz beste egitea... era berean munduari begiratzeko modu bizia dabe, ohiko egoerei beste modu batera begiratzeko gaitasuna, etorkizuneko euskal idazleak hemen dagoz, epaileen arabera.

A mailan honeek izan dira epaimahaikide: Miren Billelabeitia, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni. B mailakoak, ostera, Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta izan dira.

Sarituak

A mailea, narrazinoa:

- Lehen saria: Maitasun ahaztezina. Egilea: Maialen Leiza Irazusta (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.

- Bigarren saria: Txiro naiz eta txikia naiz. Egilea: Uxue Etxebeste Usabiaga (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.

- Hirugarren saria: Gora gure trena. Egilea: Uritz Aranbarri Lazkano (Azpeitia, Gipuzkoa). Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua.

 

A mailea, poesia:

- Lehen saria: Lehen eta orain. Egilea: Lur Lopez (Usurbil, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona.

- Bigarren saria: Zu. Egilea: Goizalde Eizagirre Goikoetxea (Gernika-Lumo, Bizkaia). Seber Altube ikastola. Irakaslea: Jaime Bilbao.

- Hirugarren saria: Inork ez nau ezagutzen. Egilea: Ainhize Bengoa Gezuraga (Gernika-Lumo, Bizkaia). Seber Altube ikastola. Irakaslea: Jaime Bilbao.

 

B mailea, narrazinoa:

- Lehen saria: Kale berria. Egilea: Anne Arrizabalaga Ruiz (Oiartzun, Gipuzkoa). Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Kristina Boan.

- Bigarren saria: Ez. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Lurdes Larrarte.

- Hirugarren saria: Kaleidoskopioak. Egilea: Maialen Garaigordobil Urkiola (Otxandio, Bizkaia). Frai Juan de Zumarraga.

 

B mailea, poesia:

- Lehen saria: Non zaude, Babilonia?. Egilea: Peru Amorrortu Barrenetxea (Gasteiz, Araba). Ekialdea Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Marilo Trigo.

- Bigarren saria: Ausartuko naiz. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa). Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Lurdes Larrarte.

- Hirugarren saria: Ez dakit. Egilea: Ainara Gómez Pacheco (Gasteiz, Araba). Armentia ikastolea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu