'Inmersión'
2018-04-16 11:54 Zinema kritikakFernando Velázquezen musikea eta Feroe islen parajeak dira onena, luze egiten dan film honetan.
- Zuzendaria: Wim Wenders.
- Gidoia: Erin Dignam (Elebarria: J.M. Ledgard).
- Musikea: Fernando Velázquez.
- Aktoreak: Alicia Vikander, James McAvoy, Reda Kateb eta Celyn Jones.
- Herrialdeak: Alemania / Espaina / Frantzia.
- Iraupena: 111 minutu.
- Generoa: Dramea.
- Balorazinoa: 3/5
Donostiako Zinemaldiak film hau aukeratu eban azken edizinoa zabaltzeko. Wim Wenders izen handiko zuzendaria dalako, bere filmografian berba egiteko asko emon eben obra batzuk dagozalako: Paris, Texas (1984), Cielo sobre Berlín (1987), La sal de la tierra (2014), kritikoen jipoiak jazotako beste asko be badituan arren. Honegaz, tamalez, ez dau lehen aitatu izen ona berreskuratuko.
Inmersion-ek gauza asko nahasten ditu: amodiozko istorio erromantiko bat, terrorismo islamistea, mezu ekologikoak, abenturea, espionajea, biomatematikea… Kontu gehiegi narrazino koherente bat eratzeko. Eta, hasieran gure interesa biztuten dauen arren, laster kontakizun sinistezin eta gorabeheratsuan gagozala sentiduko dogu.
Protagonista guapo bi eta irudi poteretsu batzuk ez dira nahikoa filmari eusteko. Fernando Velázquez getxoztarraren musikea eta Feroe irlen parajeak dira onena luze egiten dan film honetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!