Txaber Altubek irabazi dau Osinalde sariketea

Bizkaie! 2018-04-09 08:30   Bertsolaritzea

Sei bertsolari gazte lehiatu dira Gabiriako finalean.

Oier Etxeberria, Txaber Altube eta Eli Pagola, finalaren ostean | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsolari gazteentzako lehiaketen artean, azkenaldion ospe handiena hartu dabenetako bat da Gipuzkoako Osinalde, baita tradizino handiena dabenetako bat be, 47 edizino bete dituan ezkero. Aurtengo finala joandako zapatuan, hilaren 7an, jokatu zan, Gabirian, eta bizkaitar batek jantzi eban txapela, Txaber Altube abadiñoarrak, hain zuzen be.

Gaztea izan arren, eskarmentua badauka Altubek, esate baterako igaz Bizkaiko Txapelketan lan ona egin eban. Hortaz, Gabirian indartsu agertu zen hasieratik eta bertsoaldi biribilak itxi zituan. Txaber Altuberen atzetik, Oier Etxeberria azpeitiarra izan zan bigarren. Gaueko bertsorik onenaren saria, baina, Eli Pagola hernaniarrari emon eutsien.

Altube, Etxeberria eta Pagolagaz batera finalean kantau eben beste hiru bertsolariak honeek izan ziran: Aitor Servier azkaindarra, Asier Galarza muxikarra eta Peru Abarrategi aramaioarra. Gai-jartzaile Eñaut Asurabarrena ibili zan.

Osinalde sariketako finalaren aurretik beste hiru sariketa jokatzen dira: Aztiri, Osinberde eta Argi Berri. Horreetako bakotxeko irabazlea eta bigarrena pasetan dira Osinalde alkarteko azken saiora. Txaber Altubek Aztirikoan eskuratu eban finalerako txartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu