Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak, lehen aldiz

Bizkaie! 2018-04-03 12:46   Euskerea berbagai

UEMAk antolatuta, Zestoan egingo ditue, garagarrilean.

Zestoako Sastarain aterpetxean egingo ditue udalekuak | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalerri euskaldunetako neska-mutilei zuzendutako udalekuak antolatu ditu UEMAk lehenengo aldiz. Herritarren sensibilizazinoa eta kontzientziazinoa bultzatzeko mankomunidadeak dauen ildoaren barruan sartzen da ekimen barria. Era horretara, inertziaz euskeraz berba egiten daben gazteek kontzientzia hartzea izango da udalekuen helburua, horregaz arnasguneen indarra handituko dalakoan.

Ikasleen artean hizkuntza-ekologiaren diskursoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskerearen normalizazino prozesuan daben garrantzia ikusiarazoteaz gan, azaldu dau UEMAk. Izan be, udalerri euskaldunetan be arrakalak igarten hasi dira, euskerearen ezagutzeari eta erabilereari jagokenez. Arnasgune batzuk erdalduntzen hasi dirala dakarre inkestek. Gazte gehienek berez euskeraz egiten badabe be, aurrera begira kontzientziazinoa eta ahalduntzea beharrezkoak izango dirala uste dau UEMAk, eremu euskaldunen indarrari eusteko.

Udalekuotan, astialdiagaz eta euskal kultureagaz lotutako egitarau erakargarria antolatuko dabe garagarrilaren 10etik 17ra, Zestoako Sastarrain aterpetxean. Izena emoteko epea maiatzaren 9an amaituko da eta 50 lagunentzako lekua egongo da. UEMAk azaldu dauenez, udalerri euskaldunetako 15 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu leikie.

Lehenengo edizinoa izango dan arren, udalekuok badaukie aurrekari bat: 2017ko urrian egindako Salto! Gazte Topaketak. Udalerri euskaldunetako gazteek alkar ezagutzeko erea izan eben hiru eguneko topaketa horretan. Begirale eta sukaldariakaz batera, lagunartean eta euskeraz ibili ziran. Astebeteko udalekua antolatuta, topaketa haretan hasitako bidea era zabalago eta patxadatsuagoan landuko dabe gazteek. 

Informazino diptikoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu