Arantxa Urretabizkaiaren 'Koaderno gorria', bulgarieraz

Bizkaie! 2018-03-28 08:42   Euskerea berbagai

Maria Patxkovak itzuli dau liburua.

Arantxa Urretabizkaia | Ikusi handiago | Argazki originala

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016-k martxan jarritako Itzultzaile Berriak programearen emoitzea da argitaratu barri dan liburua. Egitasmo hari esker, Maria Patxkova itzultzaile bulgariarra Euskal Herrian egon zan denporaldi batez, atzerriko beste profesional batzukaz batera, euskal literaturea bertatik bertara ezagutzen eta euskerea ikasten. Koaderno Gorria bulgarierara itzultzeko ardurea hartu eban gero.

Behin nobelea bulgarieraz argitaratuta, egunotan aurkezpenak egiten dabiz Arantxa Urretabizkaia, Maria Patxkova eta Bulgariako beste aditu batzuk. Atzo Sofia uriburuko unibersidadean barriketaldia izan eben idazle donostiarrak eta Patxkovak eta han euskal ikasketak egiten dabizanakaz berba egiteko tartea hartu eben. Gaur Plovdiv urian izango da Urretabizkaia, Veselka Nenkova irakasleak lagunduta.

1998an plazaratu eban Arantxa Urretabizkaiak Koaderno gorria nobelea. Bertan, arrazoi politikoakaitik familia itxi beharrean dagoan emakume baten istorioa kontetan da. Hasieran alkarren arteko distantziak baino ez ditu urruntzen protagonistea eta familia, baina laster konturatuko da senarra eta umeak bere egunerokotik desagertu dirala. Zazpi urteren ondoren, hareen bila hasiko da barriro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu