Xabier Erro mendizalea hil da

Bizkaie! 2018-03-28 08:24   Euskaldunak munduan

Everesteko tontorra zapaldu eban lehenengo euskal espedizinoko kidea izan zan.

Argazkia: Argia (cc-by-sa) | Ikusi handiago | Argazki originala

1980ko maiatzaren 14an, euskal espedizino batek munduko tontor altuena dan Everest tontorra zapaldu eban eta Martin Zabaleta kideak ikurrina jarri eban goi-goian. Talde haretako kide zan Xabier Erro. Horregaitik, eta mendian bizi izandako beste abentura batzukaitik, ezaguna zan Erro euskal alpinismoaren munduan.

Everesteko espedizino haretako kideak Juan Ramon Arrue, Ricardo Gallardo, Joxe Urbieta Takolo, Felipe Uriarte, Martin Zabaleta, Juan Ignacio Lorente, Angel Vallejo Rosen, Luis Maria Saenz de Olazagoitia Petxu, Kike de Pablo, Emilio Hernando, Javier Garaioa eta Xabier Erro izan ziran.

Himalaiakoaren aurretik, Hego Amerikan be espedizino entsutetsuetan parte hartu eban Errok: Aconcagua igon eban lehenengo nafarra izan zan, besteak beste. Geroago, Gasherbrum II zortzimilakoa igon eban. Horrezaz gan, mendi gidari ibili zan luzaroan.

Lesakan jaio zan Xabier Erro, 1946an. Hondarribiko bere etxean hil da, ebakuntza batetik urten eta egun gitxira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu