Leitzako 'Aldatzea komeni', Bardoetan irabazle

Bizkaie! 2018-03-26 08:22   Bertsolaritzea

Lekunberrin jokatu da 2018ko finala.

'Aldatzea komeni' taldeko kideak Lekunberrin kantuan (argazkia: Nafarroako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ia 200 entzuleren aurrean eta giro bikainean, Nafarroako taldekako bertsolari txapelketearen, Bardoen, finala jokatu zan Lekunberriko Toki Alai sagardotegian zapatuan. Hiru talde lehiatu ziran: Leitzako Aldatzea komeni, Baztan eta Malerrekako Addams familia eta Lesakako Unibertsolariak. Azkenean, Leitzako taldearentzat izan zan sari nagusia.

Guztira, hamabi bertsolari izan ziran kantuan, eta talde bakotxeko kide banak bete zituan gai-jartzaile zereginak. Azkenean, publikoko 20 lagunen eta Bardoetan parte hartu daben taldeen puntuak batuta, Leitzako Aldatzea komeni taldea izentau eben 2018ko Bardoetako txapeldun. Euskal produktuen otzara eder bana eta Bardoetako zapia eskuratu zituen hiru talde finalistek. Irabazleek, ganera, Murugarrengo Aldaiondo sagardaotegian otordu bat egiteko txartela jaso eben.

Agurretan, musikeak lagunduta, umorera jo eben finalistek. Ondoren, ariketa puntuagarriak egin zituen. Zortziko handia, txikia eta seiko motza izan ziran lehenak. Puntu erantzunen ostean, koplatan ibili ziran eta bakarkako ariketak be egin behar izan zituen parte-hartzaileek.

Bardoak txapelketea urte birik behin egiten da, aurtengoa laugarren edizinoa izan da. Zezeilean hasi zan eta harrezkero 22 saio jokatu dira. Danetara, 16 taldetako 113 kidek parte hartu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu