Durangaldea, BBK Sariketako irabazle
2018-03-23 08:26 BertsolaritzeaUribe Kostako taldearen kontra jokatu dau finala, Bilbon.
XXVI. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala jokatu zan bart Bilboko BBK Salan. Durangaldeko eta Uribe Kostako seikoteek lehia estua eskaini eutsien publikoari, bien artean puntu erdiko aldea baino ez zan egon. Azkenean, baina, bakar batek irabazi leike, eta Durangaldea izan zan.
Taldekako agurrakaz hasi zan saioa eta alkarri adarra joteko erabili eben tarte hori. Talderik originalaren saria Uribe Kostak irabazi eban. Ondoren, ariketa puntuagarriak hasi ziran. Bardintasun handia egon zan seikote bien artean: Durangaldeari 393,5 puntu emon eutsiezen epaileek. Uribe Kostari, 393.
Ganera, txapelketan bizkaierarik dotoreena erabili dauen bertsolariari be sari berezia emon eutsien. Kasu horretan be Durangaldera joan zan izendapena, Txaber Altubek irabazi dauelako bizkaierearen sari hori.
Durangaldeko taldearen izenean, honeek sei bertsolariak egon ziran oholtzan: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Ander Sarriugarte Garcia eta Bittor Altube Sarrionandia 18 urtera artekoen mailan; eta Eneko Barruetabeña Bilbao, Iker Apraiz Solaguren eta Txaber Altube Sarrionandia 24 urtera artekoetan. Uribe Kostako seikotean, ostera, honeek agiri ziran: Aritz Landeta Terceño, Maider Barañano Uribarri eta Naroa Torralba Rodriguez gazteetan; eta Maialen Ruesgas Rasines, Unai Mendiburu Valor eta Kerman Diaz Franco nagusietan.
Itxaro Juaristi ibili zan aurkezle. Epaileak Juanjo Respaldiza Ozaeta, Inazio Vidal Gurrutxaga eta Miriam Juaristi Urizar izan ziran. Idazkari, Ione Narbaiza Gallastegi.
Sari banaketa ekitaldian Onintze Ituño BBK-ko ordezkariak, Idurre Maortua Ikastolen Alkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Alkarteko ordezkariak hartu dabe parte. Antolatzaileek zorionak emon gura deutsez aurtengo BBK Sariketan parte hartu daben guztiei. Batez be bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!