'Una mujer fantástica'

Karolina Almagia 2018-03-21 13:50   Zinema kritikak

Gaiztoak gaiztoegiak, estereotipoak nagusi dira eta amorragarriak egiten dira eszenak.

- Zuzendaria: Sebastián Lelio.

- Gidoilariak: Sebastián Lelio, Gonzalo Maza.

- Aktoreak: Daniela Vega,  Francisco Reyes,  Luis Gnecco,  Aline Küppenheim,  Amparo Noguera, Alejandro Goic,  Antonia Zegers.

- Produktoreak: Fabula / Komplizen Film / Setembro Cine.

- Generoa: Dramea / Transexualidadea.

- Iraupena: 104 min.

- Herrialdea: Txile.

- Balorazinoa: 2/5

Harrigarria da film honek izan dauen erantzun ona eta benetan ulergatxak irabazi dituan sariak: Ingelesez besteko filmik onenaren Oscar saria, Berlinalen Gidoi Onenari saria, Hispanoamerikako film onenaren Goya eta abar luze bat. Ez dot ulertzen, benetan txarra iruditu jatelako.

Hasieran, bikote bat aurkezten deuskue. Marina (transexual gazte bat) eta Orlando (banatuta dagoan adineko gizona). Maiteminduta dagoz eta hori erakusteko topiko guztiak erabiliko ditu zuzendariak. Baina Orlando bat-batean hilten da eta Marinak bere senargaia zanaren familiaren mespretxua eta tratu txarrak sufriduko ditu.

Donostiako Zinemaldian ohikoa dan Sebastian Leilo zinemagilearen aurreko filma Gloria neurriz kanpo balorauta egoala iruditu bajatan, azken hau zer esanik ez.

Asmo on eta transfobiaren kontrako mezuek ezin dabe izkutau pelikula honen akats nagusia: gidoi aspergarri, trakets, plano eta harri-kartoizkoa.

Aktore protagonisteak ez dau laguntzen, egia esan. Ez dau arpegia aldatzen, ez dau erreakzionetan, ezta modu fisikoan eraso egiten deutsienean be.

Topikoz topiko, gaiztoak gaiztoegiak, estereotipoak nagusi dira eta amorragarriak egiten dira eszenak. Hau baldin bada igaz egin zan ingelesez besteko film onena, akabo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu