John Cale, Siniestro Total eta Dead Bronco, BBK Music Legends-en
2018-03-16 13:40 MusikeaEgitaraua zarratuta, azken baieztapenak dira horreek.
BBK Music Legends jaialdiak badauka behin betiko kartela. Antolatzaileek gaur bertan emon dabe azken baieztapenen barri: John Cale, Siniestro Total eta Dead Bronco ospetsuak dagoz, baita trabei aurre eginaz euskal eszenan lekua egin daben beste talde bi be: Motxila 21 eta Moonshakers.
John Cale Velvet Underground taldearen sortzaileetako bat izan zan, hau da, nazinoarteko talderik ezagunenetako batena. Siniestro Total espainiarrak, ostera, aspalditik dabiz punk-rockaren oinarriak astintzen. Dead Bronco getxoztarrak be punk-rockaren bidetik jazo dabe entzuleen erantzun ona. Driven by frustration diskoa aurkezten dabiz hileotan eta Sondikako Olako jaialdian horko kantak joko ditue.
Motxila 21, bestetik, talde berezia da, 21 kide ditu eta. Ganera, horreetatik hamabik Down Sindromea daukie. Hortaz, trabak gainditzen eredu dira nafarrak. Moonshakers berangoarrek be badakie zer dan aurreretxien kontra burrukan egin behar izatea: Emakumeak dira boskoteko kide guztiak.
BBK Music Legends bagilaren 29an eta 30ean egingo dabe, Sondikako Ola auzoan BBK-ren zentroan. Jeff Beck, Mavis Staples, Glenn Hughes eta Steve Winwood dira kartelburuak eta, gaur iragarritako taldeakaz batera, honeek be oholtzan izango dira: Wilko Johnson, Ana Popovic eta Gari eta Maldanbera.
Bonoak dagoeneko salgai dagoz, 95 euroan, baita egun bakotxerako sarrerak be, 55 euroan. Sarrerak hemen erosi,
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!