Uribe Kosta, BBK Sariketako finalera
2018-03-13 11:54 BertsolaritzeaHego Uriberi irabazi deutso Sopelako finalaurrekoan.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 2018ko edizinoak baditu finalistak, Durangaldea eta Uribe Kosta. Lehenengoak atzo sailkatu ziran eta Uribe Kostakoek, ostera, gaur goizean jokatu dabe 2. finalaurrekoa, Hego Uriberen kontra.
Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatutako saioan, Uribe Kostako seikoteak 375 puntu eskuratu ditu. Hego Uribekoei, ostera, 358,5 emon deutsiez epaileek. Publikoan, ikasleak eta irakasleak izan dira nagusi.
Uribe Kostako taldean seikote honek kantau dau: Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba 18 urtera artekoetan; eta Maddalen Ruesgas, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga 24 urtera artekoetan. Hego Uriben, honeek egon dira oholtzan: Itxasne Rodriguez, Maider Altuna eta Maddi Egiguren gazteetan; eta Markel Baroja, Enare Muniategi eta Mikel Aiartzaguena nagusietan.
Gaurko saioko aurkezlea Leire Garatxena izan da, eta epaimahaian Inazio Vidal, Arkaitz Zipitria eta Miriam Juaristi egon dira. Idazkari Ione Narbaiza ibili da.
Honenbestez, BBK Sariketeak badaukaz finalista biak. Durangaldeak eta Uribe Kostak martiaren 22an jokatuko dabe finala, Bilboko BBK Salan, 19:00etan. Sartzea doban izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!