Durangaldeak BBK Sariketako finala jokatuko dau
2018-03-13 08:06 BertsolaritzeaBusturialdeko seikoteari irabazi deutso 1. finalaurrekoan.
Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan jokatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 1. finalaurrekoa, eta etxeko taldeak batu dau puntu gehien, 398. Hartara, Durangaldea izango da finalistetako bat. Busturialdeari 370,5 puntu emon deutsiez eta, hortaz, finalaurrekoetan amaitu dau aurtengo ibilbidea.
Giro onean, institutuko ikasleak eta irakasleak egon dira publikoan. Oholtzan, ostera, eskualde bakotxetik seikote bat. Durangaldeak honeek bertsolariak eroan ditu finalaurrekoetara: Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Iruri Altzerreka 18 urtera artekoetan; eta Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Igor Galarza 24 urtera artekoetan. Busturialdeko taldean honeek egon dira: Janire Arrizabalaga, Oier Errenteria eta Beñat Bilbao gazteetan; eta Lurdes Ondaro, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi nagusietan.
Saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da, eta epaimahaian Inazio Vidal, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi egon dira. Idazkari beharretan Ione Narbaiza ibili da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!