Kuban lau kontzertu joko ditu Txapelpunkek
2018-03-12 12:14 MusikeaMartiaren 29tik apirilaren 3ra bitartean izango dira emonaldiak.
Euskal Herriko agertokietan erritmo bizkorrak eta lotsa bako berbak zabaldu eta gero, ozeanoa zeharkatuko dau Txapelpunk beteranoak. Kuban lau kontzertuko birea egingo dau martiaren amaieran eta apirilaren hasieran. Oraingoz, lau emonaldi hitzartu ditue.
Habana uriburuan izango da lehenengo emonaldia, martiaren 29an. Sala Madriguera aretoko kontzertu horretan, Zeus taldeak be joko dau Iñigito Txapelpunk eta kideen ondoren. Hurrengo kontzertu biak be Habanan izango dira: 31n, Lázaro Peña antzokian izango da Txapelpunk, Cuerda Viva jaialdian parte hartzen. Apirilaren 1ean, ostera, Casa de la Amistad-en joko dau.
Punk musikari lekeitiarrak uriburutik kanpo amaituko dau Kubako birea, Villa Clara uriko Mejunje kultura etxean izango dan emonaldian. Caos taldeak be parte hartuko dau.
Txapelpunkek Betty Rockanroll diskoa (Baga Biga) aurkeztu eban 2017an, taldearen zortzigarrena. Lan horretako abestiak aurkeztuko deutsaz Kubako publikoari, aurreko beste kanta ezagun batzuk ahaztu barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!