Bertso Udalekuetan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2018-03-12 11:25   Bertsolaritzea

Bertsozale Alkarteko bazkideek martiaren 23ra arte emon leikie izena eta, ondoren, ganerakoen txandea izango da.

Bertso Udalekuetan parte hartu nahi daben neska-mutilek eskabidea egin leikie dagoeneko, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez. Oraingoz, Alkarteko bazkide diran gaztetxuek baino ezin izango dabe izena emon, edo gurasoren bat bazkide dabenek. Martiaren 23ra bitarteko epea daukie eta jakingarri guztiak, hemen. Bestela 943 69 41 29 zenbakira deituta.

Ganerakoek, hau da, ez bazkide ez bazkideen seme-alaba ez diranek, pixka bat gehiago itxaron beharko dabe udalekuetan apuntetako. Horreen txandea martiaren 26tik apirilaren 13ra bitartekoa izango da. Behin eskabide guztiak jasota, apirilaren 20a baino lehen jakin eragingo deutsie onartu dituen ala ez, zein txanda egokitu jaken eta abar.

Txanda bakotxa lau eta bederatzi egun bitartekoa izango da, aukeratutako egoitzearen arabera. Garagarrilean izango dira egonaldi gehienak, baina abuztuaren 20tik 24ra arteko bat be antolatu dabe. Edadeari jagokonez, 9-11 urtekoen txandakoak izango dira gazteenak, eta nagusienak, ostera, 17-18koak.

2018ko Bertso Udalekuetan bost egoitza egongo dira aukeran: Orio, Irañeta, Muxika, Idauze-Mendi eta Zuhatza. Leku bakotxaren ganeko datuak eta txanden inguruko informazinoa, hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu