Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, 'Eztabaidak Literatureagaz' zikloan
2018-03-09 11:33 BertsolaritzeaMartiaren 13an da hitzordua, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.
Bertsolaritzearen eta literaturearen arteko loturea jorratuko dabe Eztabaidak Literatureagaz zikloaren hurrengo saioan, martiaren 13an, martitzenean. Josu Goikoetxea gai-jartzaile dala, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi izango dira protagonistak. Orain, baina, ez deutsie bertsotan erantzungo Goikoetxeak plazaratutako gaiei, azalpen eta gogoeten bidez baino.
Gaur egungo bertsolaritzaz pentsatzen izenburupean, bertsolaritzea poesiatik hur ete dagoan aztertuko dabe Lujanbiok eta Alberdik. Literaturearen eta bertsoaren arteko hartu-emonaz asko daki Uxue Alberdi elgoibartarrak, bertsolari ez eze idazle oparoa be bada eta. Jenisjoplin nobelea argitaratu dau oraintsu eta horren aurretik, narrazinoak, umeentzako testuak eta abar idatzi izan ditu.
Maialen Lujanbio, ostera, Euskal Herriko txapeldun izan da birritan, 2009an lehenengo, eta bigarrenez 2017ko abenduan, finalean erakustaldia emonda. Bertsokera barritzailea da berea, berben bidez irudiak eta sensazinoak adierazoteko dauen gaitasuna azpimarratu dabe adituek, eta horrek literaturara hurreratzen dau Lujanbioren jarduna.
Eztabaidak Literatureagaz 2007an jarri eban martxan Bilboko Udalaren jaubetzako Bidebarrieta Liburutegiak. Literaturea herritarrei hurreratzea da asmoa, berbaldi, mahai-inguru eta antzeko saio edegien bidez. Batzuetan, idazleak izaten dira protagonista, beste batzuetan literatureagaz loturea daukien beste jarduera batzuetako sortzaileak. Azken horreetakoa da hilaren 13ko saioa.
Saioa 19:30ean hasiko da. Sartzea libre da. Streaming bidez be ikusi eta entzuteko aukerea emongo dabe antolatzaileek, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!