Gaztediko neskak, munduko sokatira txapeldun

Bizkaie! 2018-03-08 10:31   Euskaldunak munduan

Txinako Suzhou urian gaur hasi dira Goma Ganeko Munduko Txapelketak.

Gaztediko nesken 540 kiloko taldea, Suzhoun (argazkiak: Kepa Unibaso/Gaztedi) | Ikusi handiago | Argazki originala

Laukizko Gaztedi Sokatira Taldeak ederto ekin deutso Suzhouko Munduko Txapelketeari, lehenengo egunean domina bi kolkoratu ditue eta: Neskek 540 kiloko kategoriako urrezko dominea irabazi dabe; mutilek, ostera, zidarra jantzi dabe 560 kilokoan.

Lehenengo, gizonezkoen 560 kilokoaren txandea izan da. Lehenengo moltsoan, Gaztediko mutilak izan dira indartsuenak, sei talderen artean. Berriozarreko nafarrak hirugarren izan dira. Bigarren moltsoan, St. Pats irlandarra izan da irabazlea, eta Arrigorriagako Sokarri hirugarren izan da. Finala, barriz, irlandarren eta laukiztarren artekoa izan da eta St. Pats-ek irabazi dau. Beraz, Gaztedik zidarrezko domineagaz konformau behar izan dau. Mountain View izan da hirugarren, hori be Irlandakoa.

Ordu erdi geroago emakumeen 540 kilokoaren txandea izan da. Gaztedik arantzatxua atera ahal izan dau, urrezko dominea irabazita. TWIF nazinoarteko federazinoak euskal ordezkaritzea onartu ebanetik, 2014tik, urrezko dominarik irabazi barik egon dira bertoko taldeak goma ganeko modalidadean.

Euskal Herriaren banderapean (Basque Country izen ofizialagaz) lehiatzen dabiz Gaztedikoak eta Euskal Herriko beste bost klub. Gaur eta bihar jokatzen dabiz kluben arteko txapelketak, tiralarien pisuaren araberako kategorietan banatuta. Asteburuan, ostera, selekzinoen txandea izango da, eta hor be Euskal Herriak parte hartuko dau.

 

Gaztediko mutilak, ahalegin betean, 560 kiloko modalidadean


Informazino gehiago Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu