Martiaren 10ean, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuko 31 ama-ikastolak bisitau ahal izango dira
2018-03-07 10:08 Euskerea berbagaiZehetasun gehiago behar izan ezkero, 0559524924 zenbakira deitu. Ganera, www.seaska.eus
webgunea be lagungarria izan daiteke.
Ate-edegien egunean, goizeko 9:30etik, 12:00ak arte, ikastetxeen egoitzea begiratuz, bisitariek irakasleakaz berba egiteko edo gurasoakaz alkartearen bizia ezagutzeko aukera parebakoa izango dabe.
Interesatuak diran familiek gai guziak aitatu ahal izango ditue, berbarako, eskola egunaren antolaketea, urtean gauzatuko diran proiektu pedagogiko desbardinak, kopuru ttipiak, ikaslearen jarraipena, gastuak, zelan egin, gurasoek euskeraz ez dakitelarik, goizeko eta arratsaldeko haurtzaindegia, lau egunetako astea (urtarrilean Ikastolen Kontseiluak bozkatu eban legez)…
Ikastolak, alkarte eskolak moduan antolatuak dira, horrek esan nahi dau gurasoen alkarteak ikastetxearen ibilmoldea segurtatzen dauela. Zapatuan, alkarteko batzordeetan parte hartzen daben gurasoak hor izango dira galderei erantzuteko.
Gure ikastolek umeak onartzen ditue 2 urtetik gora: era horrretara, umeek ez baldin badabe euskerarik entzuten etxean (gaur egungo familia gehienetan jazoten dan legez) ahal dan azkarren eskolatuak izateko aukerea eskaintzen deutsegu.
Ikastoletan erabilten dan murgiltze ereduaren bidez, umeek eskolan pasetan daben edozein momentuan, euskearaz entzuteko eta erabilteko atxakia izango dabe (ikasgelan, jantegian, aire hartzeetan, ateraldietan…) era naturalean, etxean entzuten daben ama hizkuntzearen ikasteko martxan ezarritako prozedura bardinak erabiliko ditue. Beste alde batetik, jadanik euskeraz berba egiten badabe etxean, ikastolan balorizatuak sentiduko dira eta pixkanaka hizkuntzea eskolara be eroango dabe. Ganera, kontuan hartu behar da bertako euskalkiak berenberegi jagongo dirala.
Aurrerago, CE1tik gora, frantsesa erakutsiko jake, lehen mailaren amaieran hizkuntza biak menperatzeko moduan.
Ikastolan, Freinet-ren pedagogiaren eraginez, beti saiatzen da umea bere ikas prozesuaren erdian ezartzea: pedagogia aktiboa (umea aktore/motorre izateko gisan), pedagogia desberdindua (ume bakotxak bere ikasteko erritmoa dauelako) ala proiektuzko pedagogia erabiliz (ikasten dauenari zentzua emoteko, umeari produkzino zehatz baten helburua emoten deutsagu: ikuskizuna, erakusketea, baratzea…).
Gure euskal hizkuntzea ikasgai bat baino gehiago da: ikastolan, umeak euskal kulturearen aniztasuna, aberastasuna eta berezitasuna biziteko aukerea izaten dau. Ondorioz, gure kulturearen aktore sortzaile bilakatzeko aukerea eskaintzen deutsagu, gizartean integratua eta ondo izateko tresnak emonez.
Umeak nortasuna eregiten dau. Irakasleek Hezkunde Ministeritza eta Euskal Kurikulumaren egitarauak segiduten ditue baina euren oinarriak, batez be hurrekotasuna, ingurumena deskubridutea eta autonomia irakastea dira.
Urtean zehar, jarduera desbardinak antolatzen dira: adibidez ateraldiak (mendian ala baserrian), eskolan bertan dan baratzea jagotea, kantuak & jantza tailerrak, bertsolaritzea (hirugarren zikloan) konpetizinoaren ordez alkartasuna eta alkarlana bultzatzen dituen Bizijolas kirol saioak…. Ganera, ikastolako umeek herriko animazinoetan parte hartzen dabe, beste eskoletako ikasleakaz batera (Olentzero, Ihauteriak, Korrika…).
Azkenean, garrantzitsua da gogoratzea ikastoletan zailtasunak eta arazoak dituen umeeei be harrerea egiten deutsegula, integrazino batzordearen laguntzinoagaz.
Zehetasun gehiago behar izan ezkero, 05 59 52 49 24 zenbakira deitu lasai. Ganera, www.seaska.eus
webgunea be lagungarria izan daiteke.
Ez ahaztu, datorren zapatuan ikastolak bisitau gura izan ezkero, izena emon behar da. Azken eguna martiaren 23a izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!