Euskerea arlo digitalean zabaltzeko laguntzinoak

Bizkaie! 2018-03-07 08:29   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiak 235.000 euro emongo ditu aurten.

'Sorginen kondaira' bideo-jokoaren eszena bat | Ikusi handiago | Argazki originala

2018an, informazinoaren eta komunikazinoaren arloko teknologia barrietan euskerearen presentzia sustatzeko produktuak sortzen dituen Bizkaiko alkarte edo erakundeei laguntzino ekonomikoa emoteko deialdia onartu dau Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak. Enpresek, profesionalek zein eragileek eskatu leikiez laguntzinook.

Danetara, 235.000 eurokoa da deialdia. Profesionalentzat eta enpresentzat gorde ditue horko 160.000 euro eta ganerakoa irabazi asmo bako alkarteei emongo deutsie.

Euskal kulturearen ondarearen ganean euskeraz dagoan informazinoa digitalizau eta zabaltzen daben proiektuak babestea da asmoa, baita euskerazko multimedia eduki barriak sortzea be euskarri fisikoan (CD, DVD eta abar) argitaratzekoak baldin badira edo bestela web bidez. Internet bidez zerbitzuak, komunikazinoa eta astialdia euskeraz eskaintzen daben webguneak be lagunduko ditue, euskerazko bideo-jolasak eta aplikazinoak ahaztu barik.

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez, konpromisoa dau gizartearen esparru eta arlo guztietan euskerearen erabilerea sustatzeko eta zabaltzeko. Euskereak gizartean dauen presentzia sendotzeko ahaleginean derrigorrezkoa da informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien potentzialtasunari begiratzea, Foru Aldundiaren ustez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu