Uribe Kosta, BBK Sariketako finalaurrekoetara
2018-03-06 13:34 BertsolaritzeaLea-Artibairi irabazi deutso gaur, Markina-Xemeinen jokatutako kanporaketan.
Bertsolari Gazteen XXVI. BBK Sariketako lehenengo fasea amaitu da gaur, laugarren eta azken kanporaketea jokatu dalako Markina-Xemeingo kultura aretoan, herriko ikastetxe bietako publiko gaztearen aurrean. Kanpoko taldeak, Uribe Kostak, 390,5 puntu batu ditu eta, beraz, finalaurrekoetan egoteko eskubidea lortu dau. Etxekoek, Lea-Artibaiko taldekoek, 343 puntugaz konformau behar izan dabe.
Uribe-Kostako seikotean honeek bertsolariak egon dira: Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba 18 urtera artekoetan; eta Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz 24 urtera artekoetan. Lea-Artibairen ordezkari, Antton Bereziartua, Eneko Barruetabeña eta Bittor Altube egon dira gazteetan; nagusietan, Alexander Idoeta, Aitor Ruiz eta Nahia Ibarzabal.
Gaurko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da, eta epaimahaia Inazio Vidalek, Juanjo Respaldizak eta Miriam Juaristik osotu dabe. Idazkari beharretan Maddi Ibaibarriaga ibili da.
Uribe Kostak BBK Sariketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dau, hilaren 13an, Sopelako Ander Deuna ikastolan. Hego Uribeko seikotea izango dau aurrez aurre. Beste finalaurrekoa, barriz, bezperan, 12an, izango da, Durangon, Durangaldearen eta Busturialdearen artean. Finala 22an izango da, Bilbon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!