Hego Uribe nagusi BBK Sariketako 3. kanporaketan

Bizkaie! 2018-03-05 13:49   Bertsolaritzea

Deustun jokatutako saioan Uribe-Butroek baino puntu gehiago batu ditu.

Argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbon, Deustuko Bidarte aretoan jokatu dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. kanporaketea goizeon. Publikoan, San Inazio BHI ikastetxeko gazteak egon dira. Hego Uribeko seikoteak 388 puntu batu ditu eta Uribe-Butroekoak, 373,5. Hortaz, etxekoek eskuratu dabe garaipena eta hurrengo faserako txartela.

Hego Uribeko taldean, 18 urtera arteko kategorian, honeek egon dira oholtzan: Maddi Egiguren, Maider Altuna eta Maite Sarasola. 24 urtera artekoetan, ostera, Markel Baroja, Mikel Aiartzaguena eta Iker Garitagoitia. Uribe-Butroeri jagokonez, gaztetxuen mailan Amets Zulueta, Izaro Bilbao eta Txomin Aiartza joan dira Deustura eta, nagusietan, Ainhoa Gorostiaga, Ander Anakabe eta Asier Galarza.

Saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da, eta epaimahaian Inazio Vidal, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi egon dira. Idazkari beharretan Ione Narbaiza ibili da.

Kanporaketea irabazita, 2. finalaurrekoan kantauko dabe Hego Uribeko gazteek, martiaren 13an, Sopelako Ander Deuna ikastolan. Aurrez aurre izango dabe 4. kanporaketako irabazlea. Kanporaketa hori bihar jokatuko da, Markina-Xemeinen, Lea-Artibai eta Uribe-Kostaren artean.

Beste finalaurrekoko parte-hartzaileak joan dan asteko saioetan erabagi ziran. Durangaldeak eta Busturialdeak kantauko dabe hilaren 12ko finalaurrekoan. Finala 22an izango da, Bilboko BBK Salan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu