Bardoetako bigarren fasea hasiko da asteburuan

Bizkaie! 2018-03-02 13:23   Bertsolaritzea

Hiru saio egongo dira, Iruñean, Beran eta Aldatz-en.

Bardoetako finalaurrekoetako sei taldeak | Ikusi handiago | Argazki originala

Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko bigarren faseari ekingo deutsie barikuan eta domekan. Sei taldek lortu dabe sailkatzea eta hurrengo asteburuan bueltako saioak izango ditue. Hortik urtengo dabe martiaren 24an Lekunberrin jokatuko dan finalean egongo diran hiru taldeek.

Barikuan, hilaren 2, saio bi izango ditue Bardoek; lehena Iruñeko Arrano alkartean jokatuko da (19:00), etxeko Topa bardo kopa! eta Baztan-Malerrekako Addams Familia taldeen artean. Berako Ibardin: Hiru ta lau zazpi dira eta Leitzako Aldatzea Komeni taldeek jokatuko dabe barikuko bigarrena, Berako Kataku tabernan izango da, 22:00etan.

Domekan, barriz, Aldatz-era ailegauko dira Bardoak; 17:30ean bertso-merendua izango da Martixa alkartean. Etxeko Larraun Da Araitz, Bi dozena eta Lesakako Unibertsolariak taldeak egongo dira oholtzan. Hurrengo asteko bueltako saioak Erratzun, Leitzan eta Lesakan jokatuko dira.

Bestetik, Arabako Kuadrillen Arteko Txapelketan be asteburu erabagigarria daukie. Zapatuan, hirugarren finalaurrekoa, fase honetako azken saioa, jokatuko dabe Aramaioko Sastiñan, 19:30ean. Sumendi Bete Poto eta Errekaleor Bizirik! taldeak ibiliko dira lehian. Talde irabazleak Gasteizko finalerako txartela eskuratuko dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu