Busturialdea irabazle, BBK Sariketako 2. kanporaketan
2018-03-01 12:33 BertsolaritzeaFinalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Zallan.
Publiko gaztea izan da nagusi goizeon, Zallako Zinema Antzokiko saioan. Oholtzan be, hamabi bertsolari gazte protagonista, Enkarterri-Ezkerraldea eta Busturialdea taldeetako ordezkariak. BBK Sariketako 2. kanporaketan, harainegun pasau zan moduan, etxekoek ezin izan ditue kanpokoak gainditu. Busturialdeak 451,5 puntu batu ditu eta Enkarterrik, 393.
Ohiko moduan, maila bitan banatu ditue parte-hartzaileak eta, ondoren, puntu guztiak gehituta erabagi dabe irabazlea. Gazteen mailan (18 urtera arte), honeek egon dira oholtzan: Enkarterri-Ezkerraldeko Garikoitz Mantzisidor, Gari Morgado eta Peru Irastorza; eta Busturialdeko Oier Errementeria, Janire Arrizabalaga eta Beñat Bilbao. Nagusien mailan (24 urtera arte), Enkarterrikoen ordezkariak Nuria Cordada, Asier Alcedo eta Ander Ucelay izan dira; Busturialdearen izenean, Lurdes Ondaro, Ibai Amillategi eta Aitor Etxebarriazarraga joan dira Zallara.
Gaurko saioko aurkezlea Zihara Enbeita izan da, eta epaimahaian Eneko Aldana, Ander Elortegi eta Miriam Juaristi egon dira. Idazkari, ostera, Ione Narbaiza ibili da.
Zallako kanporaketea irabazi dauenez, finalaurrekoetan kantetako txartela irabazi dau Busturialdeak. Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan jokatuko da saio hori, hilaren 12an, eta Durangaldea izango dabe aurrez aurre. Enkarterri-Ezkerraldeak, ostera, amaitu dau bere bidea aurtengo sariketan.
Hurrengo saioa, 3. kanporaketea, datorren astean jokatuko da, martiaren 5ean, hain zuzen. Deustuko Bidarte auzo-etxean da hitzordua, Hego Uribeko eta Uribe-Butroeko seikoteak protagonista dirala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!