Durangaldeak irabazi dau BBK Sariketako 1. kanporaketea

Bizkaie! 2018-02-27 13:48   Bertsolaritzea

Igorren kantau dabe Arratiako eta Durangaldeko bertsolari gazteek.

Igorreko saioa (argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Igorren jokatu da XXVI. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketea, Arratia eta Durangaldea taldeen artean. Arratiak 319 puntu batu ditu, eta Durangaldeak 411. Beraz, Durangaldekoek egin dabe aurrera.

Arratiako taldean honeek kantau dabe: 18 urtera artekoetan, Ekhi Burgoa, Oier Mendiolagoitia eta Maria Atutxak; hortik gorakoetan, Amaiur Atxa, Aritza Orue eta Maddi Zabalok. Durangaldearen ordezkari, honeek joan dira Igorrera: Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Gorka Pagonabarraga gaztetxuetan eta Iruri Altzerreka, Igor Galarza eta Iker Apraiz nagusietan. Maila bietako puntuak batu ditue irabazlea aukeratzeko.

Gaurko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Miriam Juaristi eta Beñat Romerok osotu dabe. Idazkari beharra Ione Narbaizak egin dau. Oholtzan ez eze, publikoan be gazteak izan dira protagonista, saioa Igorreko Arratia institutuan jokatu da eta.

BBK sariketako hurrengo kanporaketea eguenean, martiaren 1ean, jokatuko da, Zallako Zine antzokian, 10:00etan. Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea taldeek kantauko dabe. Durangaldeak, ostera, eskuan dauka dagoeneko finalaurrekoetako txartela. Etxean, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan izango da lehenengo finalaurreko hori, martiaren 12an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu