Bertsokatu txapelketea abiatuko da gaur Gasteizen
2018-02-21 12:32 BertsolaritzeaHamasei bertsolari gaztek hartuko dabe parte martiaren 22ra arteko lehiaketan.
Ohiko bertso sariketa formaletik aldenduta, txapelketen bersino dibertigarriagoa izateko jaio zan Bertsokatu orain dala zortzi urte. Gasteizko Kutxilleria kaleko tabernak eta Gaztetxea dira urtero egitasmo honen lekuko.
Aurten hamasei bertsolarik parte hartuko dabe eta danetara lau kanporaketa eta finala izango dira. Azken hau martiaren 22an egingo dabe Gasteizko Gaztetxean.
Halabedi tabernan emongo deutsie hasierea txapelketa berezi honi, gaur, eguaztena, arrastiko 20:00etan. Lehenengo kanporaketa honetan, Paula Amilburu, Aroa Arrizubieta, Maddi Etxeberria eta Ane Beloki ibiliko dira kantuan.
Ganerako hiru kanporaketak honeek dira:
-Zezeilaren 27an, Txapelarri tabernan, 20:00etan: Martin Abarrategi, Antton Aizpurua, Unai Anda eta Maddi Sarasua Laskarai.
-Martiaren 7an, Aranba tabernan, 20:00etan: Xabi Igoa, Joanes Illarregi, Aitor Irastortza eta Markel Yoyer.
-Martxoaren 14an Garraxi tabernan, 20:00etan: Peru Abarrategi, Mikel Lasarte, Aitor Ugarte eta
Koldo Gezuraga.
Bertsokatu Gasteizko Kutxilleria kaleko hainbat tabernak atontzen dabe, Arabako eta bertan ikasten daben bertsolarien laguntzinoagaz. Honeek dira parte hartzen daben tabernak: Garraxi, Txinbo Ardotegia, Aizkora San Marcos, Txapelarri, Aranba eta Hala Bedi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!