‘Call me by your name’
2018-02-09 11:05 Zinema kritikakDana tonu suabean jazoten da, udako erritmoan, gustura jarraitzeko modukoan.
- Zuzendaria: Luca Guadagnino.
- Gidoia: James Ivory.
- Aktoreak: Timothée Chalamet, Armie Hammer, Michael Stuhlbarg, Amira Casar, Esther Garrel, Victoire Du Bois.
- Produkzino-etxea: Frenesy Film Company / RT Features / La Cinéfacture / Water's End Productions / M.Y.R.A. Entertainment / Ministero per i Beni e le Attività Culturali / Lombardia Film Commission. Sony Pictures Classics etxeak banatua.
- Generoa: Dramea.
- Herrialdea: Italia.
- Iraupena: 130 min.
- Balorazinoa: 4/5.
Gizonezko gazte biren arteko amodiozko istorioa -edo erakarpen sexuala- da ardatz film honetan. Italiako iparraldean udako etxandi baten gertatzen da dana, 1983an. Bertan, familia aberats eta intelektual batek udea pasetan dau: gurasoak eta euren semea, hormonak bor-borrean dituan 17 urteko mutila. Eszenario horretan agertzen da 30 urteko gizon estadubatuar guapo bat, aita bere ikerketetan laguntzera etorri dana.
Sargoria, ibilbideak, bainuak, siestak, gorputzak eta izerdia. Berba gitxi eta sensualidade asko. Leuntasuna eta gozotasuna. Kontenplazinozko pelikulea da, dana tonu suabean jazoten da, udako erritmoan, baina gustura jarraitzen dana.
Mutil protagonistearen desioak eta sufrimenduak zintzotasunaz dagoz kontauta, baina gurasoen nortasuna ez jat oso sinisgarri egiten, hain ulerberak, hain perfektoak, hain irrealak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!