Alex Txikon ia-ia Laugarren Kanpalekura heldu da

Bizkaie! 2018-02-01 08:34   Euskaldunak munduan

Eguraldi txarragaitik, 7.850 metrotik gora ez dau bidea ekipau, baina pozik dago egindako lanagaz.

Azken egunetan ahalegin betean ibili dira Alex Txikon eta bere taldekideak, Everesteko tontorrerako bidea ahalik eta gehien ekipetako asmoz. Orain dala ordu batzuk Lemoako alpinisteak zabaldutako mezu baten arabera, Laugarren Kanpalekutik hur geratu dira, bueltea emon aurretik. Dagoeneko bidea ekipauta daukie 7.850 metroraino.

Hirugarren Kanpalekuan lehenengo gaua pasetea lortu eben Txikonek eta kide batzuek, eta ondoren Laugarren Kanpalekurako bidea hartu eben. Pare bat egunez zeregin horretan pasau eta gero, azkenean lana amaitutzat jo dabe oraingoz, eta beherago joan dira, deskantsetan, izan be, eguraldiak txarrera egin dau eta, ganera, taldekideetako bat ondoezik dago.

Hortaz, bidearen zati handi bat ekipauta daukie dagoeneko, 7.850 metroko kotaraino, ia-ia Laugarren Kanpalekuraino. Alex Txikonek dino pozik dagozala, garaiera handian lan egiteko gaitasuna agertu dabelako eta Behe Kanpalekura danak onik bueltau ahal izan diralako.

Orain haize zakarra dabil Everest aldean eta pentsetakoa da hurrengo orduetan Txikonen espedizinoak ez dauela aurrerapenik egingo, Behe Kanpalekuan egongo dira deskantsetan.

Oxigeno artifizialik erabili barik neguan Everest igotea da Txikonen helburua, orain arte inork bete ez dauen amesa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu