Alex Txikon Everesteko 3. Kanpalekura heldu da

Bizkaie! 2018-01-30 09:37   Euskaldunak munduan

Orain 2. Kanpalekuan dago, baina 7.100 metroraino ekipauta dauka bidea.

Txikonek Everestetik bialdutako argazkia | Ikusi handiago | Argazki originala

Azken egunetan Nanga Parbatera begira egon dira alpinismoaren begiak, Elisabeth Revolen eta Tomek Mackiewiczen larrialdia dala eta (azken hori hiltzat jo dabe). Alex Txikonen Everesteko espedizinoan be adi-adi segidu ditue erreskatearen barriak, baina lan egiteko tartea be hartu dabe. Izan be, Everesten 3. kanpalekura arteko bidea ekipauta daukie dagoeneko, Himalaiatik lemoarrak bialdutako azken datuen arabera.

Beheragotik, 2. Kanpalekutik bialdu dau informazinoa Txikonek. Azaldu dauenez, 3. Kanpalekuraino igon dira egunotan, 7.100 metroko altueran, eta harainoko bidea ekipau dabe. Gaur barriro hara igotea da asmoa, gaua han pasau eta aklimatazinoan beste pausu bat egiteko asmoz. Pixkanaka egin nahi dabe bidean gora, itsutu barik, aklimatazinoa behar dan moduan egiteko.

Bestetik, Nanga Parbateko jazoeren ganean, Revolen eta Mackiewiczen kontua dala eta, Alex Txikonek doluminak bialdu deutsez poloniarraren senideei, eta Elisabeth Revol frantziarra onik erreskatau dabelako poztasuna agertu dau, sare sozialen bidez plazaratutako mezuan. Adam Bielecky eta Denis Urubkoren lanari esker posible izan da erreskatea; biak K2 mendia neguan igoten saiatzen dabiz Karakorum bailaran; nere doluminak emon nahi deutsiedaz Tomek Mackiewiczen senide eta lagunei. Mendian ikusiko dogu elkar, lagun adierazo dau Txikonek. 

Ganera, egunotan hil dan Elizabeth Hawley be gogoan hartu dau Lemoako alpinisteak. Himalaiako igoeren kontrola eta erregistroa eroaten zituan Katmandutik, eta 94 urtegaz hil da. Txikonek Hawley ezagutzeko aukerea izan eban, eta urteotan egindaqko lanagaitik errespetua dauela dino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu