Fernandorena, Minaberry, Xarriton eta Mujikari omenaldia
2018-01-26 08:21 Euskerea berbagaiHilbarri-txostenak irakurriko ditu Euskaltzaindiak gaur, Donostian.
Ohiturea dauen legez, joan dan urtean hildako euskaltzainei omenaldia egingo deutse Euskaltzaindiak gaur, hilak 26, eguerdiko 12:00etan. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo dau Akademiak agiriko bilkurea eta ekitaldi hori aprobetxauko dau 2017an hildako lau kideak gomutan hartzeko.
Hiazinto Fernandorena, Marijane Minaberry, Piarres Xarriton eta Luis Mari Mujika dira horreek lau omenduak. Bakotxaren hilbarri-txostena irakurriko dabe Donostiako bilkuran. Ganera, musikaz eta kantuz lagunduko dabe ekitaldia: Joxan Goikoetxea soinulariak lau pieza joko ditu, Josune Marin abeslariaren laguntzinoagaz. Joxanton Artze eta Marijane Minaberrik idatzitako testuak izango dira kantalditxu horren oinarria.
Bestetik, Andres Urrutia euskaltzainburua izango da batzarreko mahaiburua, Gipuzkoako Hizkuntza Bardintasuneko foru zuzendari Garbiñe Mendizabal alboan dauela. Holaxe irakurriko ditue hilbarri-txostenak:
- Hiazinto Fernandorena Setien (1930-2017), euskaltzain urgazlea: Patxi Zabaleta euskaltzain osoak eta J. Iñaki Etxezaharretak irakurriko dabe txostena.
- Marie Jeanne Minaberry (1926-2017), ohorezko euskaltzaina: Xipri Alberbide ohorezko euskaltzainak irakurriko dau.
- Piarres Charritton (1921-2017), euskaltzain emeritua: Txomin Peillen euskaltzain emerituak irakurriko dau.
- Luis Mari Mujika (1939-2017), euskaltzain urgazlea: Paulo Iztuetak irakurriko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!