'Arratiako Dantza-Koplak' argitaratu dau Labayruk
2018-01-25 08:00 Euskerea berbagaiJabier Kaltzakorta da liburuaren egilea.
Igorren, Arratiako Udalen Mankomunidadearen egoitzan aurkeztu dau Labayru Fundazinoak liburu barria, Arratiako Dantza-Koplak izenekoa. Ekitaldi horretan parte hartu dabe Miguel Angel Etxebarria Mankomunidadeko presidenteak, Jabier Kalzakorta liburuaren egileak eta Adolfo Arejita Labayruko zuzendariak.
Arratian batutako tradizinoko jantza-koplen bildumea da Kaltzakortaren lan barri hau. Jantza-koplak ahozko literaturako genero bat dira gure herri poesiaren barruan. Arratia genero horretan emonkorra izan da, bai sortzaileetan, baita kantarietan be. Horren erakusle dogu liburu hau, aurretik egin diran beste batze lan batzuen artean, Labayruk azaldu dauenez.
Koplak, berez, solteak dira, eta alkarren atzean jarrita egiten ditue kopla-kateak. Horrezaz gan, doinuaren arabera jakiten da jantzarako diran edo beste egoera baterako, umeei lo eragiteko, kasurako. Euskal kopla zaharren alorreko aditu handienetakoa da Jabier Kaltzakorta, eta harek batutakoak dira bilduma oparoenak.
Liburuan agiri diran kopla batzuk lehendik be argitaratuta egon dira beste bilduma edo aldizkari batzuetan. Baina inoz argitaratu bakoak be batu ditu Kaltzakortak. Labayru Fundazinoak dakarren lan hau egiteko, Arratiako Udalen Mankomunidadearen laguntasuna euki dau, eta asmoa da liburua eskualdeko herri guztietan zabaltzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!