Kalidade handiko sagardaoa aurten Bizkaian

Bizkaie! 2018-01-23 08:21   Jan edanak

Uxarte sagardotegian egin dabe 2018ko txotx-a.

Uxarte sagardotegian egindako ekitaldia (argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hasi da modu ofizialean sagardaoaren denporaldia Bizkaian. Sagardaogileen Alkarteak azpimarratu dauenez, aurtengo uztea historikoa izan da, litro asko produzidu ditue eta: Bizkaian 200.000 litro, hau da, igaz baino 75.000 gehiago. Ganera, sagardaoa kalidade handikoa dala dinoe.

Bizkaiko sagardaoaren lehenengo txotx horretan, Zornotzako Uxarte sagardotegian, Aiora Renteria Zea Mays musika-taldeko abeslaria egon da. Bera izango da 2018ko Bizkaiko sagardaoaren enbaxadorea. Ganera, ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz; Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Jagoteko diputadu Elena Unzueta; Zornotzako alkate, Andoni Agirrebeitia; eta Bizkaiko Sagardaogileen Alkarteko presidente Aitor Intxaurraga.

Oroz sailburuak azpimarratu dau orain dala urtebete Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena proiektua abian jarri zala eta horri esker Euskadiko sagardaoa aukeraz beteriko unean dago. Eusko Jaurlaritzea hasieratik sartu da proiektuan, sektoreagaz eta beste erakunde batzukaz alkarlan estuan, Orozen arabera. Sektorea batzea, sagardaoaren kulturea sustatzea, sagar produktoreei eta sagardaogileei bultzadea emotea eta konsumitzaileei kalidadezko bertoko produktu bat eskaintzea da gure helburua.

Foru Aldundiko Elena Unzuetak, ostera, sagardaoaren sektorean dabizanen lana nabarmendu dau, sagarrak produziduten dituenetatik hasi eta sagardaotegietaraino: Sektore oso konprometidua eta oso profesionala da, aurrera begira lan egiten dau, egunez egun bere estandarrak hobetzeko ahalegina eginaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu