Berbaldiak Arriagan euskerazko antzezlanen aurretik

Bizkaie! 2018-01-23 08:18   Kulturea

Xabier Monasteriok gidatuko ditu barriketaldiok.

'Dublindarrak' antzezlaneko aktoreak (argazkia: Arriaga Antzokia). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak eta Arriaga Antzokiak azaldu dabenez, euskerazko antzerkigintzea eskuragarriago egiteko ekimena da honako hau. Xabier Monasterio idazle, hizkuntzalari eta Zenbat Gara alkarteko kidearen eskutik, obrearen ganeko barriketaldia egongo da saio bakotxa hasi baino ordu erdi lehenago. Hogei minutuko berbaldi laburrean, antzezlanaren nondik norakoak azalduko ditu Monasteriok: Kontestua, egiturea, oholtzaratzea eta bestelakoak. Antzokiko foyerrean izango dira saiook.

Arriaga Antzokian euskeraz aurkezten diran obra guztien aurretik antolatuko ditue horreek berbaldi-barriketaldiak. Esate baterako, asteon bertan, Dublindarrak antzezlana ikusi ahal izango da. Hortaz, hilaren 24ko eta 25eko goizetan, 10:30ean hasiko dira solasaldiak (antzezlana 11:00etan hasiko dalako) eta hilaren 26an, 19:30ean (obrea 20:00etan).

Dublindarrak antzezlanaren aurretik antolatuko diran berbaldi-barriketaldiak ez dira era honetako lehenengoak izango, izan be, udagoienean, Obabakoak eta Giltzadun etxea obretan antzeko saioak antolatu zituen Arriagan bertan.

Euskerazko ekitaldi kulturalei balio erantsia emotea da berbaldion helburua, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udalak ohar baten jakinarazo dabenez. Era horretara, publikoa euskerazko antzerkigintzara erakarri nahi dabe, eta obrea gehiago disfrutetako aukerea emon. Antolatzaileek zehaztu dabenez, berbaldiakaitik ez dabe sarrerearen berezko prezioa baino gehiago kobrauko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu