Pumori mendia igon dau Alex Txikonek

Bizkaie! 2018-01-22 07:55   Euskaldunak munduan

Orain Everestera igoteko helburuari helduko deutso barriro.

Aex Txikon, Pumoriko tontorrean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Neguan eta oxigeno artifizialaren laguntzino barik munduko tontorrik altuena igoteko asmoz joan da Alex Txikon Himalaiara. Baina Everesteko bidea Bigarren Kanpalekuraino ekipauta daukiela eta denporaz ondo dabizala ikusirik, espedizinoko kideek joan dan astean erabagi eben Pumori mendiqaren tontorra zapaltzeko ahalegina egitea; Everestetik hur dago mendi hori eta inguruko ederrenetako bat ei da.

Bizkor igon dabe Pumori Txikonek eta kideek. Everestera igoteko bidetik Pumoriko Lehen Kanpalekura joan ziran eta astebururako 7.161 metroko tontorrera heldu dira. Azken igoerea, Hirugarren Kanpalekutik gora, bost ordu eta erdi ingurukoa izan da.

Orain Everesteko Behe Kanpalekura bueltan dira danak, eta Txikonek agindu dau laster bialduko dauela Pumoriko igoerearen inguruko informazino gehiago. Badirudi eguraldi garbia eta baldintza onak topau dituela.

Goi mendian girotzeko eta dakarren sasoi puntua ezagutzeko aukerea emon deutso Pumoriko igoereak Alex Txikoni, izan be, erronka gatxa dauka aurretik. Bigarren Kanpalekuraino bidea ekipetako ahaleginean, lana bizkor egin dabe, baina neguan haizeak eta hotzak ez deutsiela deskantsurik emongo ikusi dabe espedizinokideek. Orain arte, inork ez dau Everest neguan igon oxigeno artifizialik erabili barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu