Pumori mendia igoten ahaleginduko da Alex Txikon

Bizkaie! 2018-01-18 09:50   Euskaldunak munduan

Everesteko igoeran etena egin eta 7.161 metroko tontor haretara bidean da.

Alex Txikon, Pumorira bidean | Ikusi handiago | Argazki originala

Everest neguan eta oxigeno artifizial barik igoteko espedizinoa martxa onean doa, dagoeneko Bigarren Kanpalekurainoko bidea ekipau dabe. Hortaz, egun batzuetako etena egin eta erronka barri bati ekitea otu jake Alex Txikoni eta taldekideei: Pumori mendira joatea. Munduko mendirik ederrenetako bat ei da Pumori eta bertatik bertara disfrutau nahi dabe edertasun hori.

Estilo minimalista eta arinean igon nahi dabe Pumori, espedizinoko kideek Himalaiatik adierazo dabenez. Dagoeneko abiatu dira mendi horren Lehen Kanpalekura, tontorrera egun gitxi barru heltzeko helburuagaz. Igoera bizkorra izatea pentsauta daukien arren, segurtasuna ondo jagongo dabela agindu dabe.

Alex Txikonegaz batera, Ali Sadpara, Nuri eta Temba Bhote joan dira Pumorira. Gaur bertan, hilak 18, urten dabe Everesteko bidetik Pumoriko Lehen Kanpalekura.

Behin Pumoriko igoera barri hau amaituta, egun batzuk barru hasierako plangintzara bueltetea da asmoa. Hau da, Everesten Bigarren Kanpalekutik gorako bidea ekipetan segiduko dabe Txikonek eta kideek, negua amaitu baino lehen munduko tontorrik altuena zapaltzea helburu. Izan be, Pumoriko plan barriagaz, espedizinoak 180 graduko birea emon dauela onartu dau Txikonek, baina hasierako asmoei eusten deutse.

 

Pumori mendia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu