'The disaster artist'

Karolina Almagia 2018-01-12 11:42   Zinema kritikak

Zinema-industriaren bihotza erakusten deusku eta benetan jazo zan kontakizun bitxi bat da.

- Zuzendaria: James Franco.

- Gidoia: Scott Neustadter, Michael H. Weber (Liburua: Greg Sestero, Tom Bissell).

- Aktoreak: James Franco, Dave Franco, Seth Rogen, Ari Graynor,  Alison Brie, Josh Hutcherson, Zac Efron, Jacki Weaver, Sharon Stone, Bryan Cranston...

- Produktoreak: Good Universe / New Line Cinema / Point Grey Pictures / RabbitBandini Productions / RatPac-Dune Entertainment.

- Generoa: Komedia.

- Herrialdea: Estadu Batuak.

- Iraupena: 106 minutu.

- Balorazinoa: 3/5

2017ko Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi eban filmak ez ei dau ikuslegoaren arretea biztu. Publikoak komediak maite ditu baina honek diru gitxi egin dau leihatilan, nahiz eta oso kritika onak izan, beharbada publizidade gitxi izan dauelako.  

The Room izenburuko filma historiako txarrenetako bat dala esaten dabe ikusi dabenek. Hain txarra da ze barrez lehertzen zaren, tragiko izan nahi dauenaren aurrean.

The disaster artist-en, James Francok The Room-en jatorria eta garapena dakarsku, izan be, Tommy Wiseau pseudo-aktore aberatsaren delirio bat izan zan filmaketa hori. Pelikuleak oso gitxi erakusten deusku Wiseauren personaiaz. Ez dakigu zergaitik dauen hainbeste diru, ez dakigu nongoa dan; erakusten deuskun bakarra da nahiko lerdoa eta eszentrikoa dala eta argi gitxidun beste aktore bategaz alkartzen dala. Honeen bien arteko adiskidetasunean be oinarritzen da pelikula hau.

The disaster artist pelikuleak ez dau nahi beste barregura eragiten, baina kuriosidadeagaz segiduten da, zinema-industriaren bihotza erakusten deuskulako eta benetan jazo zan kontakizun bitxi bat dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu