Lehen Kanpalekuraino bidea ekipau dau Alex Txikonek

Bizkaie! 2018-01-12 08:21   Euskaldunak munduan

Igazko espedizinoan baino bizkorrago egin dabe orain arteko lana.

Alex Txikon, Khumbuko izotz-jausian | Ikusi handiago | Argazki originala

Himalaiatik Alex Txikonek jakitera emon dauenez, Everesteko Behe Kanpalekutik Lehen Kanpalekura doan bidea guztiz ekipauta daukie dagoeneko, azken egunotan egindako lanari esker. Lau egun behar izan ditue Khumbuko izotz-jausi arriskutsuan bidea zabaldu eta soka guztiak ipinteko. Hau da, igaz baino bost egun gitxiago behar izan ditue. Ganera, sei eskalatzaileren artean egindako lana izan da (igaz hamaika ibili ziran). Espedizinoko beste hiru eskalatzaile, Ali Sadpara buru, aklimatazinoa lantzen dagoz, mendiaren beste alderdi baten.

Kontua da, dagoeneko 6.050 metroko altuerara heldu dirala espedizinoko kideak, Lehen Kanpalekuraino. Alex Txikon pozik agertu da, orain arte bizkor eta arazo handi barik egin ahal izan dabelako lan. Igaz ikasitakoa ezinbestekoa izan da aurten bost egun lehenago ekipau ahal izateko Lehen Kanpalekurainoko bidea, adierazo dau Lemoako mendizaleak, hamabi orduko lana egin ondoren, lortutakoa ikaragarria izan dela esan deuskue Kathmandutik.

Dana dala, egun gogorrak izan dirala autortu dau Txikonek, egunero 25-35 kilo material eroan behar izan dabelako aldean. Bidea konplexua da eta kontzentrazino handia eskatzen dau. Gelje izotz-maisuagaz batera Khumbuko izotz-jausiko zonalde egonkorrenak aukeratzeko ahalegina nabarmendu dau Lemoakoak, hor lan ederra egin dabela uste dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu