Bizkaiko bertsolari gazteen barnetegia, zezeilaren 16tik 18ra

Bizkaie! 2018-01-11 08:24   Bertsolaritzea

Ajangizko Lurraska etxean izango da egonaldia.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, neguko bertso barnetegia antolatu dabe, bertso eskoletan dabizan gazteek alkar ezagutu eta ondo pasau daien, kulturea, kantua eta bertsolaritzea lantzen dituen bitartean. Zezeilaren 16tik 18ra bitartean egingo dabe, Ajangizko Lurraska aterpetxean; Busturialdeko paraje eder baten dago etxe hori eta barnetegietako jentea hartzeko guztiz egokituta dago.

Bizkai osoko bertso eskoletako gazteek parte hartu leikie neguko barnetegian eta horretarako, izena emon beharko dabe urtarrilaren 25a orduko; bide bi dagoz horretarako: Batetik, bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus posta elektronikoa eta, bestetik, 946812711 telefono zenbakia. Prezioa 40 euro da.

Barnetegiko parte-hartzaileak zezeilaren 16an, barikua, batuko dira, arratsaldeko 17:30ean. Asteburu guztian jarduera ugari egin eta gero, zezeilaren 18an, domekan, eguerdiko 12:30ean amaitu eta etxera bueltauko dira, Bertsozale Alkarteak aurreikusi dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu