Euskaltzaindiak gaur egungo errealidadera egokituko ditu hainbat zehaztapen
2018-01-08 08:08 Euskerea berbagaiGenero-bardintasuna ardatz hartuta berrikusiko ditue Euskaltzaindiaren Hiztegiko berbak.
Azken urteotako proposamen eta oharretan oinarrituta, Euskaltzaindiaren Hiztegian egin beharreko zuzenketak aurkeztu zituen abenduaren 22ko Osoko Bilkuran. Berrikusi beharreko defizinizino edo zehaztapen gehienak hiztegiaren lehenengo argitaraldikoak dira, eta gizartea aldatzen joan dan moduan, berbak be egokitu beharra dagoala adierazo dau Euskaltzaindiak.
Gehienbat, genero-bardintasunari eta sexu-aukeren ugaritasunari erreparau deutsie zuzenketak aurkezteko orduan; berbarako, aitaginarreba berbearen esangurea aldatzea da proposamenetako bat, izan be, orain arte, senarraren aita emaztearentzat, edo emaztearena senarrarentzat izan da Euskaltzaindiaren Hiztegian jasotako azalpena. Aurrerantzean, honako hau izango da: Ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat.
Batez be, familia barruko loturak adierazoten dituen berbetan egin dira aldaketarako proposamenak. Dinastia kontuetan be gaurkotzeak egingo ditue, esaterako infanta sarrereari jagokon zehaztapenean.
Aldaketa honeek aztertu eta oharrak egin ditu Batzorde Ahaldunduak, eta horreek guztiak aurkeztu dira Osoko Bilkuran. Orain, hilebeteko epea dabe euskaltzain osoek zerrenda horreei oharrak egiteko, eta, kontrakorik ez bada, proposamenak ontzat emon eta hiztegian aldatuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!