ISO arauak euskeratzeko hitzarmena sinatu dabe
2018-01-04 08:08 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzearen eta UNEren arteko alkarlanari esker, enpresen kudeaketeari lotutako arauak itzuliko ditue.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hitzarmena sinatu dau UNE Normalizazinorako Espainiako Alkarteagaz, euskal enpresentzat interes orokorrekoak diran arauen euskerazko bersinoa garatzeko helburuz. Hitzarmen horren bidez, enpresen artean hedadura handikoak diran hainbat arau euskeratuko dira, esaterako, UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN ISO 14001. Munduko miloe bat erakundek baino gehiagok apliketan dabe ISO 9001 araua, kalidadearen kudeaketeari buruzkoa; eta 350.000k erabilten dabe ISO 14001, ingurumen kudeaketa egokirako.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta UNEko zuzendari nagusi Javier García Díazek sinatu dabe akordioa. Akordioan aurreikusitako lau urteko tartean UNE arauak euskeratzeko itzulpen-programa bat garatzea da helburua. Arau tekniko horreek lehiakortasunerako funtsezkoak diran gaiei heltzeko jardun egokien ingurukoak dira.
Eusko Jaurlaritzea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, hitzarmenean jasotako UNE arauak euskeratzeaz arduratuko da, baita beharrezko eguneraketez be. Ganera, urteko programan txertatu nahi diran arauen zerrendea sinatuko dabe urtean behin.
Ondoren, Eusko Jaurlaritzeak arauen euskerazko itzulpena entregau beharko deutse UNEko arduradunei, bersino hori eta UNE arauari jagokon jatorrizkoa bat datozala bermatuz. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urteko partida bat jasoko dau aurrekontuetan arauak itzultzeko.
Azkenik, UNE arduratuko da, beste gai batzuez gan, arauen euskerazko bersinoak editau eta zabaltzeaz. Edizinoaren kostuak, barriz, UNEren ardurea izango dira; ganera, erakunde horrek baimendu egiten dau Euskalterm Euskal Terminologia Banku Publikoan txertatzea UNE arauetan erabilitako terminoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!