Everesteko Behe Kanpalekura heldu da Txikon
2018-01-03 11:45 Euskaldunak munduanEguzkia lagun, zortzi egun behar izan ditue trekkinga amaitzeko.
Igaz baino egun bi lehenago heldu da Alex Txikon bere taldeagaz Everesteko Behe Kanpalekura. Pasa dan urtean urtarrilaren 4an heldu ziran; aurten, ostera, 2an bertan egozan. Zortzi egunean egin dabe trekkinga eta komentau dabenez, egun ikaragarriak bizi izan ditue, izan be, eroso ibili dira eta asko gozau dabe ibilbide guztian zehar, eguzkia izan dabelako bidelagun.
Aurten, bestalde, Behe Kanpalekuaren kokalekua aldatu dabe, igaz baino gorago dago orain, 5.300 metroko altueran, hain zuzen be eta goitik beherako eta behetik gorako joan-etorrietarako egokiagoa izango dalakoan dagoz, Khumbuko izotz-jauzitik hurrago dagozalako. Ganera, nahiz eta gorago egon, aurrekoa baino toki eguzkitsuagoa ei da.
Momentuz, ekinean dabiz, lan asko daukielako egiteko oraindino be, Behe Kanpalekua bete-betean jarri eta horniduteko. Gaur eta bihar artean amaitzea espero dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!