Garbiñe Mendizabal da Gipuzkoako Hizkuntza Bardintasuneko zuzendari barria

Bizkaie! 2018-01-03 08:15   Euskerea berbagai

Mikel Irizarren lekukoa hartuko dau.

Garbiñe Mendizabal (argazkia: EAJ-PNV) | Ikusi handiago | Argazki originala

Legegintzaldia amaitu baino lehen, kargua itxi eban joan dan astean Mikel Irizarrek, arrazoi personalak tarteko. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordezkoa topau behar izan dau Hizkuntza Bardintasuneko zuzendari izateko. Eusko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkide Garbiñe Mendizabalek hartuko dau ardurea, legealdia amaitu arte.

Aurretik be, era honetako karguetan ibilitakoa da Mendizabal: 1991etik 1995era Gipuzkoako Euskera zuzendari izan zan eta lanbidez euskera teknikaria da. Euskal filologia ikasi eban. Politikeari jagokonez, EAJko kide da eta Zaldibiako Udalean zein Eusko Legebiltzarrean alderdi horren ordezkari izan da.

Mikel Irizarrek urte bi eta erdi egin ditu Hizkuntza Bardintasuneko zuzendari lanetan, legegintzaldiaren erdia pasautxu. Joan dan astean, baina, dimisinoa emon eban, arrazoi personalak dirala eta. Batetik, kantsauta egoala esan eban eta, bestetik, etxean osasun arazo batzuk agertu jakozala. Gipuzkoako Foru Aldundiko kargua hartu aurretik, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izan zan Irizar. Kargu politikoa itxi arren, euskalgintzan segiduko dauela agindu eban joan dan agurrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu