Txikonek umeentzako materiala emon deutso SOS Himalaiari

Bizkaie! 2017-12-28 10:58   Euskaldunak munduan

Cofares Fundazinoaren dohaintzea eroan dau alpinista bizkaitarrak Nepalera.

Iñaki Ochoa de Olza zanaren SOS Himalaia Fundazinoari emon deutso Alex Txikon alpinisteak Cofares Fundazinoak egin dauen dohaintzea.

Zonaldean baliogarri eta beharrezkotzat joten dituen produktuak dagoz bertan, besteak beste, esne-hautsa eta umeentzako ahia; baita botikak be: ur oxigenadua, bendak, tentsiometroa, termometroa… Danetara, 250 kilo baino gehiagoko dohaintzea.

SOS Himalaia Fundazinoak esker onez jaso dau ekarpena, Nepalen aspalditik dituen proiektuakaz jarraitu ahal izateko ezinbestekoa izango dalako.

Txikon eta bere taldea Luklan dago jada, espedizinoak aurrera segiduten dau Everesteko Behe Kanpalekura bidean, munduko mendirik altuena neguan eta oxigeno artifizial barik igoteko ahaleginetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu